Zuzendaritza gutuna
p

Negozioak bizikletan  ibiltzea bezalakoak dira, mugitzen jarraitzen ez baduzu erori egingo zara

                                                                       JOHN DAVID WRIGHT
 

 

             Merkatuen eskakizun ikaragarria dela eta, Enpresa Txiki eta Ertainek (ETEE) esfortzu handiak egin behar dituzte Enpresa Kudeaketari dagokionez lehiakorrak izan eta mantentzeko, bereziki atzeraldi ekonomiko garaietan. ETEEk ez dira beti eguneroko Kudeaketa eta Zuzendaritza estrategikoa bakarrik modu eraginkorrean eramateko gai eta kanpoko profesionalen laguntza behar izaten dute askotan, beraien beharren eta lan egiten duten dimentsioarekin bat datozen informazio sistema egokiak edukitzen laguntzeko.

 

             HEROI-en egunero lan egiten dugu gure bezeroei erabaki egokiak hartzen laguntzeko, beraien enpresetan oreka ekonomiko-finantzario egokia lortzen eta mantentzen laguntzeko, alegia. Seriotasun, malgutasun eta zintzotasun handienarekin jokatzen dugu, bai geure bezeroen arazoak aztertzeko orduan, bai beraientzat erabaki onena izango dena hartzen laguntzeko konponbideak proposatzeko orduan. Horretarako, gure bezeroen arazoak modu pertsonalizatuan aztertzen ditugu.


             Ematen ditugun zerbitzuak dira, normalean egiten dugun lanaren adibide onena eta gure bezeroen beharretara egokitzen diren zerbitzu berriak aurkitzeko jarrera ona erakusten dugu, baita arazo berriak dituzten neurrian behar dituzten euskarriak emateko ere.


 

ARCADI ANTONI PEREZ MARCUELLO
SOZIOA-ZUZENDARIA